Nontzeberri

Miren Amuriza onena Durangon

Miren Amurizarekin batera Eñaut Uruburu, Beñat Ugartetxea, Julen Sololuze, Eneko Abasolo Abarkas eta Gorka Lazkano bildu ziren Maite Berriozabal gai-emaileren agindupean.

200 lagun inguru batu ziren Berrizko frontoian eta Miren Amurizak
jantzi zuen txapela Kristina Mardarasen eskutik.
Plazatan bertsotan egin duen lehen emakume bertsolaria da Mardaras eta eskualdeko bertsogintzaren eragileetako bat.

Miren Amuriza txapeldunak zuzenean lortu du Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta beste guztiek gainontzeko eskualdeetako puntuazioaren zain egon beharko dute.

Bizkaiko Txapelketak bidalita

Exit mobile version