Nontzeberri

“Mini Concerts” izeneko ekitaldi musikala, Bilboko Itsas Museoan

Martxoko igandeetan, Bilboko Itsas Museoak Mini Concerts izeneko ekitaldi musikala eskainiko du. Martxoko igande guztietan, 17:00etan, Bizkaiko Musika eskola desberdinetako rock taldeak izango dira zuzenean bere soinuak haizatzen. Lehiaketa honen bidez Bizkaiko Musika eskolak eta bertan egiten den lana sustatu nahi dira, ikasleak motibatu eta dibertitu egiten duen formatu bat eskainiz.

Mini Concerts Eñut Comunicación eta Vinilo FM irratiak sortutako proiektua da, eta ekimenean  “bertoko musika eskolak dira garrantzitsuak, kultura musikala eta Rock&Roll espiritua bizirik mantentzen duten eragileak baitira”.

Bertoko musika eragileen lanari esker, kalitatezko eta era askotako musika sortzen da hemen, “urteko ehunka talde sortzen ditu eta horixe da hain zuzen ere proiektu hau sortzearen beste arrazoietako bat”.

Ekimena, martxoaren 10, 17, 24 eta 31n gauzatuko da, eta 3 emanaldi egingo dira egun bakoitzeko, 17:00tan. Ekimenak ere saria banatuko du, eta lehengo eta bigarren sailkatuek saria jasoko dute.

Exit mobile version