Nontzeberri

“Minaberri” itzulpen-bekaren II. deialdia

EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, Minaberri itzulpen-bekaren II. deialdia antolatu du. Beka eskuratzen duen itzultzaileak 3.000 euro jasoko ditu Iruñeko Udaletik, eta Xabier Olarra itzultzailearekin jardungo du aurten itzulpen-prozesuan. Zabalik da bigarren deialdia, eta Marie-Aude Murail idazlearen Sauveur & fils obra izango da aurtengo itzulgaia. Lanak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da.

Beka honen bidez, itzulpengintza sustatu, prestakuntza profesionala eskaini eta itzulpenen kalitatea zaindu nahi da, irakurzaletasuna ere sustatzeaz batera.

Gazteen literatura itzultzeko deialdia da, “Itzultzaile gazte hasiberriak trebatzeko xedez, 30 urtetik beherako itzultzaileek izango dute itzulpen-bekara aurkezteko aukera, eta mentoretza bat ere aurreikusi da, ibilbide luzeagoko itzultzaile batek laguntza eman diezaion itzultzaile gazteari itzulpen-prozesuan, zenbait saioren bitartez”.

Hans Christian Andersen sarian eta Astrid Lindgren sarian sarituak izan diren egileen lanak hartuko dira kontuan, eta gazte-literaturako lan egokiena bekaren deialdirako aukeratzen da.

Betebeharreko baldintzak, hemen.

Exit mobile version