Arriaga Antzokiak borroka militarra barregarri uzten duen Sergio Blanco idazlearen El salto de Darwin antzezlana programatu du asteburu honetan. Natalia Menendezek zuzentzen du lan hori, eta Goizalde Nuñez, Cecilia Freire, Juan Blanco, Olalla Hernandez, Teo Lucadamo eta Jorge Uson dira aktoreak. Bi emanaldi ondu dira, lehena otsailaren 13an, larunbatean, 19:00etan, eta bigarrena 14an, igandean, ordu berean.
1982ko ekainaren bigarren asteburuan, Malvinetako Gerrako azken gudua gertatu zen, eta ekainaren 14ko errenditzearekin amaitu zen. Une historiko horretan gertatzen da Sergio Blanco idazle uruguaitarraren El salto de Darwin liburuan kontatzen den ekintza. Gai nagusiak “!gerraren amaieraren ospakizuna, gerra borrokaren gaitzespena eta borroka militarra barregarri uztea” dira.
El salto de Darwin bost pertsonaiaren eta espektro baten artean mugitzen da. “Komedia eta tragediaren artean. Bakea bilatzen du, baina gerran dago. Road antzerkitik edo road eszenatik antzerki-poetikara goaz. Itxuraz oraina den garaitik iraganera, edo izan zitekeen hartara. Eta joan-etorri horretan, umoreak eta minak pertsonaiak zeharkatzen dituzte, abisatu gabe, komikotasuna eta emozioa nahastuz”.
Sergio Blancok Montevideon bizi izan zituen bere haurtzaroa eta nerabezaroa, eta gaur egun Parisen bizi da. Uruguaiko Dramaturgia Sari Nazionala, Montevideoko Intendentziaren Dramaturgia Saria, Antzerki Funts Nazionalaren Saria, Dramaturgo Onenaren Florentzio Saria, Amerikako Etxea Nazioarteko Saria eta Greziako Testu Onenaren Theatre Awards Saria irabaziak ditu. 2017an, Tebas Land antzezlanak Award Off West End sari britainiar prestigiotsua jaso zuen Londresen.