Nontzeberri

“Mila Musika Haria” jaialdia, Bilbon

Bilboko Udalak antolatzen du urtero Mila Musika Haria jaialdia, harizko musika tresnen inguruan sortzen diren soinuak eta taldeak zabaltzeko xedez. Aurtengoa, ekimenaren hamaikagarren edizioa izango da.

Azaroaren 13an abiatuko da jaialdian Leonardo Alonso musikariaren eskutik, Bertendona Institutuan, 19:00etan. Musikariak Solo Tango izeneko saioa proposatuko du, tangorik ospetsuenetatik hasi eta egungoenetaraino, Gardeletik hasi eta Piazzollaraino, eta baten bat berak sortua ere bai, berak egindako abangoardiako moldaketekin nahastuta,  bai eta tangoa beste genero batzuekin fusionatuz ere, jazzarekin eta musika klasikoarekin.

Azaroaren 20an, Jose Almarcha flamenco instrumentala jorratzen duen taldearen txanda izango da. Azaroaren 27an,  Brasilgo musika izango da protagonista Hugo Silveira & Carlos Velasco Dúo taldearekin. Ziloa amaitzeko, abenduaren 4an, jazz eta funka nahasten dituen Remi Dugué Trio taldea oholtzara igoko da.

Ordutegiak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version