Plentziako Mikrofilm noir generoaren inguruko film laburren jaialdiak Mikroexpress izenburuko ekimena abiatu du, zeina uztailaren 1ean egingo den; alegia, Mikrofilm jaialdia burutuko den egunean.
Zinegileak taldeka aurkeztuko dira, eta gehienez bederatzi talde onartuko dituzte. Filmak gehienez bi minutu eta erdiko iraupena izango dute, eta euskara edo gaztelaniaz izango dira. Gutxienez ere, Plentziako hiru toki agertu beharko dira lanean. Irabazleak 300 euro eskuratuko ditu.
Hortaz, uztailaren 1ean, zinegileak Goñi Atariko kulturgunean bildu beharko dira, 9:30ean. Ordubete geroago, lehiaketa hasiko da, eta 19:00etan, filma entregatu beharko dute. Pintxo-potea egin eta gero film laburrak erakutsiko dira. 22:30ean sariak banatuko dira.
Izena emateko epea ostegunean amaituko da. Horretarako sar zaitezte ekimenaren webgunean: mikrofilmfestival.com.