Bilbon erroldatutako LH eta DBHko ikasleak dira Mikoleta ipuin lehiaketan parte hartzen dutenak . Aste honetan, urtarrilaren 27an amaitzen da lanak entregatzeko epea, beraz, agudo ibili.
Lau kategoria daude: «A» – Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak; «B» – Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak; «C» – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak; eta «D» – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.
Lanak, euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egongo dira, eta originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Luzeran 2-4 orri bitartekoak.
Idazlanak, Bilboko Udala – Euskara, Gazteria eta Kirol Saila. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa. Venezuela plaza 2, 7 48001 – Bilbao, helbidean aurkeztuko dira.
Kategoria bakoitzeko 3 sari egongo dira: 1. saria, 180 €, oparitan; 2. saria, 140 €, oparitan; eta 3. saria, 100 €, oparitan.