Nontzeberri

Mikel Uraken musikariak Santutxuko Zarata Jazz-en joko du

Bilboko Santutxu auzoan dagoen Zarata Jazz tabernan musika-egitarau oparoa ondu du, aipatutako auzoko jaien harira. Hala, bihar bertan, hilak 11, Mikel Uraken musikariak joko du, 20:30etik aurrera.

Mikel Uraken Bilbon jaio zen 1982an, eta zenbait rock taldetan aritu eta gero, tartean Loan, bere bakarkako ibilbidea egiteari ekin dio. Egun, folkaren esparruan aritzen da, kantautore, eta zenbait grabazio ere egin ditu, Karlos Osinagarekin Tolosako Bonberenean grabatutako Folk songs for tormented souls, besteak beste. Horrekin batera, bertsio batzuk ere grabatu ditu, Laboa, Neil Young eta Anari, Omenaldi Xumeak izenburupean.

Zarata Jazz lokaleko programa hilaren 19ra arte zabalduko da: 12an, Magmadam; 13an, La Medizinah; 14an, John Bolduan; 15ean, Marcel Manouche; 16an, Washboard Johnny; 17an, Piztiak; 18an, Empty Flies; eta, azkenik, 19an, Dr. Baltz.

Exit mobile version