Nontzeberri

Mikel Telleriak “Oroit Lou Reed” diskoa kaleratu du

Tituluak berak dioen moduan, rock alternatiboaren aitzindariari egindako omenezko lana da Mikel Telleria musikariak kaleratu duena. Albuma euskarazko hamar kantu originalek osatzen dute.
Mikel Telleriak New Yorkeko kantariari eta rockaren historian aparteko eragina izan duen musikariari eginiko omenaldia da, izan ere Mikelentzat erreferente garrantzitsua izan da.

Diskoak hamar abesti dakartza musikari eta poeta haren figura gogoratzeko eta abestien sonoritateak haren musika egiteko modua oroitarazteko. Errepikatzen dituen musika-baliabide batzuekin jokatzen du maiz askotan nire ustez, eta entzuleari horiek agerian jartzen saiatu naiz, adierazi du egileak.
Musikari ezagunek hartu dute parte proiektuan: Jorge Ojea galiziarrak (gitarra elektriko eta akustikoak), Angel Celada (bateria) eta Iñigo Goldaracena (baxua). Horiez gain, kantu batzuetan Raul Romo (saxoa) eta Paloma Strachan (txeloa) izan ditu lagun Mikelek.

Oroit Lou Reed Mikel Telleriaren autoprodukzio lana da eta Gasteizko Sonora diskoetxeak argitaratu du. Martxoaren 20an aurkeztuko dute zuzenean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Horrez gain, Euskal Herriko beste leku batzuetan ere kontzertuak antolatzen ari dira.

Exit mobile version