Nontzeberri

Mikel Peruarenak “Su Zelaiak” kaleratu du

Susa literatura argitaletxeak Mikel Peruarenaren Su Zelaiak kaleratu du. Atzo,  Donostiako Liburutegi zaharrean nobela berriaren aurkezpen ekitaldia burutu zuten.

Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.

“Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere”.

Mikel Peruarena Ansa 1978an jaio zen Hernanin, eta Su Zelaiak idazlearen bigarren nobela da.

Exit mobile version