Bilboko Udaleko Kultura Sailak XVIII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Edozein nazionalitateko saiakeragileei zabaldutako sari da honakoa, eta jatorrizko lanak bidaltzeko epea apirilaren 29an amaituko da. Modalitate bakoitzak, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, 6.000 euro banatuko ditu.
Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina).
Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo www.bilbao.eus/unamunosaria Udaleko webguneko helbidera ere. Gune horietan sariketaren oinarri osoak ere kontsulta daitezke.
Iazko edizioan eta euskarazko kategorian Mitxelko Uranga idazlea izan zen irabazlea (2016ko Saiakera Euskadi Saria) Misentropia lanarengatik. Manuel Cruz Rodríguez Filosofia katedraduna izan zen irabazlea gaztelaniazko kategorian, La flecha sin blanco de la historia lanarekin.