KULTURARTEKOTASUNA

Migratzaileen boto eskubideari buruz

Bilboko Udalak informazio-kanpaina bat jarri du abian, migratzaileen boto-eskubidearen ingurukoa, Udalaren Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluko Gazteen Taldearekin batera; kanpaina hori sare sozialen bidez zabalduko diren bideo batzuek osatzen dute.

Hiru bideo dira, eta informazioa ematen dute, modu zuzen eta errazean, pertsona atzerritarrek datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetan boto-eskubidea baliatu ahal izateko betekizun, epe eta prozeduren gainean. Lehenengo bideoak boto-eskubidea erabiltzera animatzen ditu; bigarrenak, berriz, Bilbon erroldatuta egonik Europar Batasunean, Liechtensteinen edo Suitzan jaiota dauden pertsonek bete beharreko betekizunak azaltzen ditu; eta hirugarrena Bilbon erroldatuta egonik beste herrialde batzuetako nazionalitatea (Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobago) duten pertsonentzat da.

“Gure ustez, guztiz garrantzitsua da gure urian bizi diren atzerritarrek politikan parte hartzea, zeren eta, azken finean, botoa emanez, Bilbok nolakoa izan behar duen erabakitzen parte hartzen baitute, alegia, harrera ona egiten duen uri bat, abegikorra eta balioetan oinarritua”, adierazi du Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak. Era berean, hau gaineratu du: “oso kontuan hartzen ditugu, eta beti egongo gara erne haien gizarteratze osoa lortzearren eta haien eskubideen alde ahal dugun guztia egiteko. Beharrezkoa da informazio hau helaraztea bilbotar horiei, zeren eta gertatzen baita, dela informazio hori ez dutelako, dela oztopo burokratikoengatik, ezin haiek botoa emateko beren eskubidea erabiltzea eta ez botorik ematea”.

Ekintza hau Eusko Jaurlaritzaren Migrazioaren eta Asiloaren Foroak abiarazitako ekimenaren osagarria da. Izan ere, atzerritarren hautesle-erroldan izena emateko betekizuna betetzeko epea urtarrilaren 15ean amaituko da Europar Batasunetik kanpoko pertsonentzat, eta urtarrilaren 30ean Europar Batasuneko herritarrentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button