Alberdania eta Erein argitaletxeek Michael Morpurgoren Gerrako Zaldia itzulpena aurkeztu dute gaur goizean Donostian. Steven Spielberg zine zuzendariak oraintsu estreinatu du eleberri horren egokitzapena.
Liburuaren istorioa Lehen Mundu Gerraren hasierako egunetan kokatzen da Ingalaterran, Devonen, hain zuzen ere. Baserritar batek zaldi bat erosiko du eta Joey izena jarriko dio. Baserritarraren semea, Albert, zaldiaren adiskide bihurtuko da eta gerra hasten denean, britainiar armadari saldu beharko dio zaldia aitak ez baitio probetsurik ateratzen. Mutikoa gudara joango da zaldia berreskuratzeko asmoz.
Frantziako gudu zelaietan zaldia heroi bihurtuko da, baina zaldiak ez du gerraren ankerkeria eta absurdua ulertuko. Izan ere, zaldiak berak kontatzen du istorioa, ipuin zaharren erara kontatua.