Nontzeberri

Mezu ekologista umeentzako “Ainbo: Amazoniako gerraria” filmean

Euskal Herriko hainbat zinematan Zinema Euskaraz programak bultzatutako Ainbo: Amazoniako gerraria filma estreinatuko dute gaur. Richard Clausek eta Jose Zeladak zuzendu dute gaztetxoentzako lan hori.

Zineuskadik sustatuta, Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den bigarren filma da, Ilargirantz lanaren ondoren. Egitasmo honi esker, “haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz”.

Ainbo: Amazoniako gerraria lanak mezu ekologista garbia dakar. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko.

Diogun bezala, zinema hauetan proiektatuko da filma: Golem Alhondiga (Bilbo) eta Golem La Morea (Pamplona), Antiguo Berri Zinema (Donostia), Niessen Zinemak (Errenteria), Zugaza Zinemak (Durango) eta Getxo Zinema (Getxo).

Exit mobile version