Nontzeberri

Metalaren ozeanoan arraunean

Metal estiloa ardatz duen Boga Boga Metal Fest jaialdia egingo da larunbatean, irailak 7, Donostiako Doka Antzokian, Kontxako Estropadekin bat eginez.

Oholtzan Gipuzkoako hiru metal banda izango dira: Dawnmaster (Urnieta, Thrash Metal), Gabezia (Lasarte-Oria, Metal) eta Hotzikara (Lasarte, Thrashcore).

Urnietako Dawnmaster taldeak laster argitaratuko du grabazio berria. Hotzikara, berriz, agertokira igotzeko irrikan dago uda jo gabe igaro ondoren. Azkenik, Lasarteko Gabezia metal bandak Gizaki Etsai estreinako lana aurkeztuko du.

Jaialdia inforock.net webguneak atondu du. Antolatzailearen arabera, “hiru taldeek metal sendoa, indartsua eta garaikidea jorratzen dute”.

Exit mobile version