Nontzeberri

“Mesedez, egon zaitezte geldi”

Otsailak 19 eta 20, 20:00etan, eta Bilboko La Fundicion aretoan,  Lagrimas Solubles taldeak Mesedez, egon zaitezte geldi izeneko obra egingo du. Elena Bezanillaren zuzendaritzapean, Haizea Aguila eta Arantzazu Sanz aktoreak arituko dira.

La Fundicion aretoaren arabera “Olga eta Ana pisu-kideak dira. Batzuetan badute lana eta beste batzuetan zentimorik gabe daude. Baina asteburua heldutakoan, gozatzeko prestatzen dira, eguraldi ona aprobetxatzeko. Denbora kronologikoan zehar, baina meteorologikoa aparte utzi gabe, erakusten da bi emakumeen bilakaera. Hautemate sentikorren erdi-erdian (aire falta, gehiegizko haizea edo uda-giroa mehatxupean jartzen duen euria), bestearen desirak deskubritzen dituzte, nahitaezko desirak, ametsak betetzen dituzten desirak”.

Lagrimas Solubles taldeak autore garaikideen testuz sortutako eszenen aldeko apustua egiten du, beti ere ikuspegi kritiko batetik. Erakusteko baino esateko zailagoak diren kezkak azaldu nahi dituzte eta egungo une sozialaren gaineko azterketak egin.

Exit mobile version