Nontzeberri

“Mendi Tour” zine zikloa, Iruñean

Mendi eta abentura ederrak biltzen dituen BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren lanik ederrenak ikusgai izango dira aste honetan Iruñean, irailaren 14tik 17ra. Lau egunez, eta bina saiotan, bederatzi pelikula eskainiko dira, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien ingurukoak, berrienak eta puntakoenak.

Mendi Tourra martxoan egitekoa zen hiri hartan, baina covid-19aren eraginez atzeratu behar izan zuten. Orain, osasun neurri eta berme guztiak ziurtatuta, aurrera egiteko moduan da Mendi Tourra, “mendiko zinemaren zaleentzat eta kalitatezko zinea gustuko duen ororentzat askatasun haizea eta inspirazioa dakartza Iruñera”.

Egitarauan makina bat film pantailaratuko dira, tartean, Poloniarren 2018ko K2ko neguko espedizioaren kontakizuna egiten duen Ostatnia Gora-The Last Mountain Krzysztof Wielicki, Denis Urubko eta Adam Bielecki handiak protagonista dituena. Mendifilmen bi sari irabazi zituen: Mendiko Film Onena eta Zuzendari Onena; Hans Kammerlander alpinista tiroldar handi eta aldi berean polemikoaren biografia lana, Manaslu; Reuben Krabbe argazkilariaren muturreko erronken inguruan, Nebula; Harria Herria lan euskalduna, Dimegaz Kultur Elkarteak sortua, dantza bertikala, harria, hizkuntza eta herria bertso musikatuan; Superhombre, Horia Colibasanu alpinista errumaniarrari buruzkoa, Iñaki Otxoa de Olzaren erreskate saiakeran eragile nagusia izan zena;  Climbing Blind Alastair Lee zinemagile britainiar entzutetsuaren lana, Jesse Dufton eskalatzaile itsua protagonista duena. Mendifilmen Eskaladako Film Onena saria irabazi zuen; ….

Programazio osoa eta datak, hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version