Nontzeberri

Mendi Tour ekimenak Iruña bisitatuko du

Mendi Tour, Mendi Film jaialdiaren zirkuitu ibiltariak Iruña bisitatuko du egunotan. Golem Baiona zinemetan, otsailaren 2, 3, 4 eta 5ean, mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute ikusleek.

Egunean bi saio eskainiko dira, 17:30ean eta 20:15ean, bietan programazio berarekin, eta bertan, alpinismoa, eskalada, eskia, mendi lasterketak, espeleologia, parapentea eta ilustrazio artearen inguruko dozena bat pelikula ikusi ahalko dira, joan den abenduan BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian sarituak eta nabarmendu izan zirenak.

“Gidoi bikainak, argazki ederrak, inspiratzeko soinu-bandak… hain modan dagoen genero zinematografiko honetako zuzendari gorenen eskutik. Zinema saio hauek gomendagarriak dira mendizaleentzat, zinema dokumentalaren zaleentzat eta, oro har, publiko zabalarentzat.
Mendi Film Festival eta Golem Zinemak dira antolatzaileak, eta EITB komunikazio taldeak babestuko du Mendi Tourra. Aurten, bi laguntzaile berri batu dira, Larra-Belagua eski estazioa eta Muga liburudenda, bidai eta mendi gaietan espezializatua. Skimetraje zinemaldiarekin eta Nafarroako Eskalada eta Mendi kirolen Federazioarekin bat eginik, mendiko kulturaren inguruko atmosfera itzela sortuko da behin berriro Iruñean”.

Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version