Bihar, urtarrilaren 30ean, bi hitzordu ekarriko ditu Mendi Tour ekimenak Ataun eta Zangozan.
Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin. Joan den urteko ekimenean jaialdiak sarituak eta hautatuak izan ziren eskalada, alpinismo, mendi lasterketa, muturreko eski, edo dantza bertikalari buruzko lanik ikusgarrienak ikusteko abagunea izango da.
Ataunen, 21:30ean, Herriko Antzokian pantailaratuko da mendiko zinema onena. Kasu horretan, Aldabide (Jon Mendizabal), Cantos Y Flores (Julen Elorza), Izarren Zaunka (Nagore Eceiza), eta Into Altai (Yannick Boissenot) filmak aukeratu dira emanaldirako.
Egun berean baina Zangoza herrian, 20:00etatik aurrera, Cantos Y Flores (Julen Elorza), Eternal Solo (Andrea Cossu), eta Harri, Orri, Arkatz (Jon Herranz) filmak ikusteko abagunea egongo da
