Mendi, abentura eta muturreko kirolei buruzko Bilbao Mendi Film Festivalek, zazpigarren edizioan lehiatuko diren filmen izena emateko epea zabalik dela iragarri du. Mendiko zinemaren euskal jaialdiak zazpigarren edizioa izango du aurten, Bilbon, abenduaren 12tik 21era, eta lehiaketarako lanak jasotzeko epea zabalik izango da irailaren 30era arte
Hortaz, mendiarekin lotura duten ikus-entzunezko mota guztiak bidal daitezke Mendi zinemaldira. Kontakizuna mendian garatzea edo edukiak mendiarekin zerikusia izatea da filmek bete beharreko baldintza.
Gaiak, beraz, askotarikoak izan daitezke: alpinismoa, eskalada, mendiko eta abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, etab.
Soilik 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ekoizpenak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Jaialdiko Hautaketa Batzordeak aztertuko ditu bidalitako lan guztiak.
Honekin lotuta dagoen informazio guztia, ekimenaren webgunean kontsulta ahal duzue.
