Nontzeberri

Memoria zulatua eta beste

Errenteriako Mikelazulo aretoan, Maitena Urretabizkaia 27 urteko oiartzuarraren erakusketa paratu dute. Nahiz eta informatikan aditua izan eta programazio lanak egin, 12 urterekin argazkilaritzako ikastarotxo batean hasi zen abentura hau du gaur egungo hobbi eta afizio nagusia.

 

Hala, martxoaren 6tik apirilaren 1era Mikelazulo kultur elkartean erakusketa jarri du ikusgai. Lehengo urtean hasi zen bere lana jendearen aurrean erakusgai jartzen taberna, kafetegi eta galerietan. Hantxe aurkituko dituzuen argazkiak, tonu ilunetan landutako gorputzen formak dira gehienbat.

Beste aldetik, Metrokoadroka kolektiboak Hura ez da lekua ikuskizuna eskainiko du Bilboko Pabiloi 6an martxoaren 16an (ostirala) eta 17an (larunbata) 20:00etan.  Hura ez da lekua ikuskizunean bat egiten dute poesiak (Oier Guillan eta Asier Sarasola), antzerkiak (Iñigo Ortega), musikak (Ander Fernandez) eta pinturak (Idoia Beratarbide). Honen harira, martxoaren 16tik apirilaren 15era leku berean, taldeko kidea den Idoia Beratarbideren Memoria zulatua pintura erakusketa egongo da ikusgai.

Exit mobile version