Nontzeberri

“Memoria Feministak” jardunaldiak, San Telmo Museoan

Jakiundek, San Telmo Museoak eta EHUk antolaturik, ostegun honetan, urriak 19, Memoria Feministak jardunaldiak burutuko dira aipaturiko museoan. Hainbat mahai-inguru eta hitzaldi programatu dira  feminismoaren ekarpenen inguruan hausnartzeko.

Memoria Feministak jardunaldian, ikuspegi tematiko eta teorikoetatik abiaturik, korronte horrek sortzen dituen inpaktu, zalantza eta erresistentziak aztertuko dira.

Ekimenena, Gizarte Antropologian katedraduna (EHU) eta Jakiundeko kide Teresa del Valle Murgak aurkeztuko du. Ondoren, Virginia Maquieira Gizarte Antropologiako irakaslea Madrilgo unibertsitatean eta UNESCOren Red Unitwin katedraren zuzendaria Memorias de futuro. Estudios feministas en la educación superior y la investigación gaiaz arituko da. Miren Llona EHUko Historia Garaikideko irakasleak eta AHOAren (Ahozko Historiaren Artxiboa) sortzaile eta presidenteak Lugares de la memoria del feminismo, una asignatura pendiente gaia jorratuko du. Unescoren Paisajes culturales y patrimonio katedrako ikerlari Maider Maraña ere arituko da.

Horien ostean, Mikel Laboa katedrako zuzendari eta EHUko Antropologia irakasle Jone Miren Hernandezek hitzaldia egingo du: Zernahi bidetan… Arrakaletatik ihes egindako (emakumeen) bertsoak. Maialen Lujanbio izango da gero.

Jardunaldien bigarren saioan, urriaren 20an, mahai-ingurua egingo da, Carlos Santamaria liburutegian, 11:00etan, Bibliotecas de Mujeres: pasado, presente y futuro gaiarekin.

Exit mobile version