Gaurtik igandera bitarte, Mazoka marrazki eta ilustrazioaren azokaren hirugarren edizioa egingo da Montehermoso kulturunean.
Azokan sortzaileen lanak ikusi eta eskuratu ahalko dira. Lanok askotariko formatutan egongo dira ikusgai: serigrafiak, litografiak, ehunean eta zeramikan egindako irudiak, zeramikan, 3D, apaingarriak, jostailuak, artisau-lanak, paper-lanak, eta abar.
Mazokak iraun bitartean, marrazketa eta ilustrazioaren munduari lotutako jarduera paraleloak egingo dira, hala nola lantegiak, zuzeneko erretratuak, esku-hartzeak eta hainbat musika ekitaldi. Horretaz gain, haurrentzako gunea egokituko da, bertan haurrek (eta nagusiek) marraztu dezaten.
Hala, gaurko egitaraua haxe izango da: 17:00etan, Kaixo Mazoka! inaugurazio-ekitaldia; 18:00etan, Ilustramatoia eta 20:00etan, rock kontzertu instrumentala Los Misterios taldearen eskutik.
Egitarau osoa: mazoka.org.
