Mazoka Marrazki Jaialdiaren VIII. edizioa egingo da abenduaren 16tik 18ra bitartean Gasteizeko Montehermoson.
Marrazki eta ilustrazio azoka honek 40 profesional eta amateur bilduko ditu, tartean Mar Ferrero (Madril), Celsius Pictor (Ourense), Bea Enríquez (Madril), Xabier Casals (Andorra), Mar Villar (Alacant), Mario Jodra (Zamora), Nuria Hernández (Bilbo), Jenni Kärnä (Finlandia) eta Miren Asiain Lora (Iruñea), edo Lucía Cámara, Patricia Nagashiro, Helena Malvido eta Jon Caro gasteiztarrak, eta baita 2022ko beka jaso duen Maider Leturiaga IDearteko ikaslea ere.
Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegi gunea postuz beteko da: zeramikak, eskuz margotutako zapatilak, adabaki edo jertse ilustratuak; bitxiak, baxera, alfonbrak, beldurra kentzeko lanparak, posterrak eta pegatinak; kopiak Glicéean eta Xuan paperean, serigrafia, risografia, sakongrabatua eta litografia; artista-liburuak, pop up liburuak, haurrentzako liburuak, historia liburuak, komikiak edo fanzineak; infografia zientifikoak, zurez egindako ilustrazioa, erloju pieza zaharretan edo askotariko tresnetan; mapak, katiluak, azulejoak, dioramak eta poker karta-sortak; washi tapeak eta giltzatakoak; kuxinak, zapiak, mantalak, diruzorroak eta neska soinekoak; gozoki mexikar ilustratuak, hiriko harriak, matrioskak, egutegiak eta papergintzako era guztietako objektuak, hala nola agendak, koadernoak, postalak, etab.
Hori guztia edizio mugatuetan eta egileen eskutik.
Egunez eguneko programazioa Mazokak dauka