Nontzeberri

Mauleko "Mai en Scène" antzerki jaialdia hasiko da bihar

Jaialdiaren hasierako ekitaldia ostiralean izango da Maule Gaineko plazan 14:30ean Greta eta Gudulf antzezlanarekin. 21:00etan Immo histoires avec balles, kabaret eta musika-hall arteko ikuskizuna egongo da.

Hala eta guztiz ere, asteazken eta ostegunean magia ikuskizunak eta antzezlanak egingo dira Mauleko kaleetan eta eskoletan.

Larunbata, nesken eguna, antzerki eta ikuskizun beterik egongo da arratsalde osoan. Silence amusants d´un couple en blanc izeneko antzezlana ikusi ahal izango da 15:30ean hiri erdiko Botüra baztergian.

18:30ean Andurain jauregiko auzoan Lorgnette dans post scriptum txontxongilo antzezlana egongo da eta ordu berean, baina Sü-Ehaileen egoitza ohian Rouge Chaperon haurrentzako ikuskizuna egingo da.

Jaialdia maiatzaren 30ean bukatuko da La noce d´Anton Tchekhov ikuskizunarekin Des Allées plazan 20:30ean.

Mai en Scène irauten duen bitartean kale antzezlanak, musika eta antzerki tailerra egongo dira.

Gara

Exit mobile version