BilbaoArte Fundazioak Estela Miguel Bautista (Cuenca, 1992) egilearen Vitamina, pero izeneko erakusketa abiatu du.
Erakusketan ehun-materialetan oinarrituta garatutako eskultura-pieza batzuen instalazioa izango du ikusgai. Pieza horiek, “fruta-oskolez eta loreez eginak, osatzen dituzten osagaiak agerian uzten dituzte.”
BilbaoArten artista bekadun gisan arituriko sortzailearen helburua “materia berriak sortzea zen, hondakinen hondarretatik abiatuta. Ia urtebeteko lanaren ondoren, artistak material eta lan bukatu gisa erabiltzeko aukera ematen duten ehun batzuk aurkezten ditu, aldi berean papera, plastikoa eta ehunaren artean daudenak, (…) Materialak fruta- eta barazki-pure gisa prestatzen ditu, eta horiei irina edo agar-agarra bezalako aglutinatzaileak gehitzen dizkie. Bestalde, organikotasunarekiko duen interesa agerian uzten du, frutak imitatzen dituzten eta hauekin fabrikatzen diren pieza bolumetriko batzuekin bermatzen dena. Eskultoreak pod-ak (kapsulak ingelesez) esaten die eskultura horiei, eta fruta bera dagoenean kapsuletan bitaminak kontsumitzearen paradoxa adierazten du.”
Estela Miguel Bautista Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan graduatua da UCLMn (Cuenca), eta Zeramika Masterra du: Artea eta Funtzioa EHUn (Bilbo). Marrazketa, eskultura eta zeramika alorren artean mugitzen da bere praktika, eta aldi berean modaren, diseinuaren eta artisautzaren munduarekiko interesak garatzen ditu.
Hainbat erakusketatan hartu du parte: ArteSantaderren, Espacio Alexandran (Santander), Manisesko Zeramikaren Biurtekoan (Valentzia), Lamosan (Cuenca), TEAn (Cuenca), Montehermoso Kulturunean (Gasteiz), Ertibil 18an Rekalde aretoan (Bilbo) FIGen (Bilbo), GetxoArte 16-n (Bilbo), eta abarretan.