Nontzeberri

Martinez Zubiaur argazkilariaren “Ibilibidea”

Abenduaren 14ra bitartean, Zarautzeko Photomuseumek Nicolas Martinez Zubiaur argazkilariaren Ibilibidea izeneko erakusketa paratu du.

Nicolas Martinez Zubiaur Bilbon jaio zen 1931n. 1946an Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan sartu zen. Jose San Sebastian jaunaren zuzendaritzapean, marrazki artistikoen sailean, eta irudi eta konposizio apaingarrietan hainbat sari lortu zituen. Pariseko Eskolako Manuel Rubiorekin negatiboen eta zuri-beltz eta koloreetako argazkien berrapaintze ofizioa ikasi zuen.
Geroago, erretratuan espezializatutako Foto Gainza inauguratu zuen, plato eta laborategi propioekin hornitutakoa. Bilboko Aurman publizitate agentziaren eskutik publizitate argazkigintzaren munduan ere murgildu zen.

Zenbait talde erakusketetan parte hartu du, azpimarratzekoa Euskal argazkilariak izenekoa, lan nabariekin.
Gaur egun, bere lana marrazki artistikora zuzenduta dago, ikatzez eta lumaz eginiko erretratuak, batez ere.

Exit mobile version