Markak dokumentala ikusteko aukera izango da berriz Gernikan, abenduaren 29an. Film hori heldu bitartean, abenduaren 23an, ostirala, 20:30ean, beste film bat programatu da Zineklubean: Mia Madre.
Berde Produkzioak eta Filmaik ekoiztetxeak elkarlanean aritu dira Markak izeneko dokumental bat egiteko. Lan hau, memoriaren aldetik abiaturik, Gernikari buruzko dokumentala da. Filma aurkezteko, joan den apirilean, Gernikako Jai Alai frontoian, ikuskizun multidisziplinar eta berezi bat eskaini zen: Markak (Gernika 2016) ikuskizuna. Hantxe Bernando Atxaga, Ruper Ordorika, Nebbian, Maite Arroitajauregi Mursego, Aitor Etxebarria eta Ander Mujika izan ziren.
Bernado Atxaga idazleak Markak liburua idazti zuen eta horren ostean izen bereko dokumentala sortu zen. “Gernikak eta 1937ko bonbardaketak hainbat marka eragin ditu. Bizitzaren joan etorrian inork ez du mundu hau aztarna edo marka propiorik gabe utzi nahi, eta horretarako Hemen egon ginen, egun batean bizirik egon ginen hemen adierazten duten markak uzten ditugu han eta hemen”.