Donostiako Echebarria galerian 2011ko uda izenburuko erakusketa ikus daiteke hil honetan. Erakusketa kolektiboa da eta hiperrealismoan bustiriko hainbat koadro ikus daiteke.
Donostiako Echebarria aretoan, besteak beste, Jose Luis Corella, Luis Perez, Maria Treviño, Eugenio Ocaña, Carlos Muro, Jose Maria Causante, Juan Roldan, Norberto, Lopez Herrera , Flavia Munarriz, Carlos Garria Roman eta Carlos Muro artisten lan koloretsu eta hiperrealistak paratu dituzte.
Bestalde, Santurtziko Bihotz Gaztea talde fotografikoak Juan Antonio Palacios argazkilariaren Kaian izeneko erakusketa paratu du The Wagon lokalean, urriaren 3ra bitartean. Inaugurazio bihar bertan egingo dute 20:00etan, The Wagon lokalean.