Nontzeberri

Marah rock talde estatubatuarra Jet Lag Bio 2011-ren eskutik

Marah rock boskote estatubatuarrak hilaren 30ean joko du Bilborock aretoan Jet Lag Bio 2011 adierazpide gazte eta urbanoen egitarauaren baitan. Philadelphia hiriko bandak Life Is A Problem (Valley Farm Songs, 2010) izeneko lana aurkeztuko du.

Hiru urte eta gero, Serge Bielanko (gitarra) taldearen liderretako bat bandara itzuli da. Izan ere, David anaiarekin (gitarra eta ahotsa) batera taldearen muina osatzen dute. Anaiek, Mark Francis (baxua), Martin Lynds (bateria) eta Christine Smith (akordeoia eta bateria) musikariek laguntza izango dute.

Marahak duela hamar urte hasi zuen bere ibilbidea. Tarte horretan eginiko hamar diskoek oso harrera ona izan dute zaleen eta hedabideen artean. Hori dela eta, rock garaikidearen promesa zuritzat jo dute. Bruce Springsteen edo Steve Earle taldearen jarraitzaileen artean daude, eta Espainiako Ruta 66 rock-and-roll aldizkariaren arabera, “The Faces-en eta Graham Parker-en arteko balizko kate-maila galdua dira”. Taldearen musika, country zertzeladekin apainduriko rock klasikoa da.

Exit mobile version