Nontzeberri

“Mañukorta Bertsonajea”

 

Gaur goizean, X. Amurizak Mañukortari buruz idatzi duen liburua aurkeztu dute aipaturiko bi bertsolariek, aurrez aurre.

Prentsaurrekoaren hasiera esaldi honek markatu du: “Bertsolaritzak eman duen bertsonajerik bertsonajeena, popularrena, Mañukorta izan da”. Hala hasi nahi izan du Amurizak, bertso-ekarpen bilduma eta elkarrizketa luze eta mamitsuak atondu dituela gehituz.
Liburua taxutzeko, Amurizak datu bilketa handia egin du Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolariaren inguruan, eta lan honetan hainbat elkarrizketa mamitsu sartu ditu, bertso sorta ederrekin batera, “pentsatzeko era bitxia eta iritziak agertzen dira, bertsolaritzaz eta beste gai guztiez. Guztia sei ataletan banatuta”.

Amurizak ere lan ederraren ostean lasai gelditu dela adierazi du, “jakin badakit, Mañukortak ez duela irakurriko”.

Mañukortaren bizipenez kontu kontari ibili da gero Amurizak, eta tartean horren ateraldiak ere irakurri ditu:
Ni txarto bizi banitze, kulpie neurie litzakek;
Billurrik etxostek emoten ezek. Hiltziek apur bat, baina hori bajakixau;
Subertie izan juat e! Holan ibiltteko aukerarik denak etxuek izen
Kopletan zein bertsuetan, sokie eruten jakin bi’ok
Nik etxuat kezkarik eukitten. Beti jaukat gogue bertsotan juteko
…eta horrelakoak

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak konpromisoa dauka Bizkaiko bertsogintzan dihardutenen biografiak jaso eta jendartean zabaltzeko. Horregatik, aurtengoan, Bizkaian berezia izan den Gregorio Larrañaga Mañukorta aukeratu du bere bizitza plazara ateratzeko, Bizkaiko bertsogintzari eskainitako beharrarengatik eta Euskal Herri osoko plazetan emandakoagatik.

 

 

Exit mobile version