Amorebietan-Etxanon urtero egin ohi duten Mangamore manga jaialdiak aurtengo kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia zabaldu du. Hala, partaideek haien proposamenak bidali beharko dituzte martxoaren 19a baino lehen. Saria 500 eurokoa da.
Partaideak 14 urtetik gorakoak izan daitezke, eta parte hartzeko gehien jota 4Mb-ko tamaina izango duen jpg-a bidali beharko da, honako neurriekin, inprimatzeko modukoa: 67×94 cm
Mangamore hitza eduki behar du, jardunaldietako letra-mota ofiziala erabilita, eta Ureshi jaialdiaren maskota agertu behar da.
Epaimahaiak gutxienez bost kartel aukeratuko ditu eta gero horiek Mangamoreren Facebook webgunean argitaratuko dira martxoaren 27ra bitarte, eta irabazlea webgunearen jarraitzaileek aukeratuko dute “atsegin dut” aukerari esker. Hala, apirilaren 10ra bitarte boto gehien jaso duen kartela izango da irabazlea.
Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak Mangamoreren webgunean jasotzen dira.
