Nontzeberri

"Mamuak" izeneko diskoa kaleratu du Dinbi Danba taldeak

Donostian sortu zen 2000 urtean, Imanol, Roge eta Joserra-k osatzen duten Dinbi Danba taldea. Hasiera baten Miguel Alonsoren tronpetarekin osatzen zen taldea, eta kontzertu anitz eskaini ondoren bere lehen lana kaleratu zuten 2003an Gaztelupeko Hotsaken eskutik, taldearen izena daraman diskoa.
Taldeak aldaketa batzuk jasan zituen hurrengo urteetan, Miguel-ek taldea utzi eta Dani Garcia gehitu zen perkusiora. Cruce de Cables beraien bigarren diskoa argitaratu zuten 2006an, aurrekoa bezala eta kaleratu berri dutena bezala, Gazteluperen eskutik

2010ean argitaratu dute beraz hirugarren lana, Mamuak izenekoa. Disko honetan soinu jazzero elektrikoagoetara bueltatu dira berriz eta kolaborazio asko jaso dituzte bertan, diskoa bikain koloreztatzen duten kolaborazioak. Honela, betiko hirukoteaz gain (gitarra, baxua eta bateria) beste hainbat instrumentu somatu daitezke, adibidez, armonika, didgeridoo, haizeak, sokak, teklatua…

 

 

Musikari donostiar hauek berek grabatu dute lan hau eta ikusi da gozatzen dutela konposatzen eta interpretatzen, izan ere musika horretarako da, ondo pasatzeko.

Gaztelupeko Hotsak bidalita

Exit mobile version