ESZENA

Makina bat pieza koreografiko, Gipuzkoan ikusgai

Dantzaren XVII. Zirkuituak, Sarearen bidez Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako ekimenak, programazio bikoitza aurkeztuko du Gipuzkoako antzoki-sarean. Ekainak 26an, larunbata, Myriam Perez Cazabonek Hiru (3) ikuskizuna taularatuko du Gazteszenan. Hurrengo egunean, ekainak 27an, igandea, Villabona-Amasako publikoak hiru piezaz gozatu ahal izango du ikuskizun bakar batean, Hiru Hitzetan izenekoan, Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga, Amaia Elizaran & Xabier Zeberio eta NODE konpainien eskutik.

“Gertaerek izaera ziklikoa izan ohi dute. Hasiera, korapiloa, amaiera. Edo hasiera berri bat… Gertaera orok bere ondorioa baitu. HIRU (3) eraldatzeari buruz ari zaigu, begietara begiratzeari buruz, eta aukera berriei buruz. Joan-etorrien etengabeko errepikapenen eta transizio-zirrikituetan zai egoteko indarraren islada. Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Bidean ematen dira etengabeko eraldatzeak, egokitzeak eta eraikitzeak. Eta erabaki guztiak…”

Myriam Perez Cazabonek bere ekoizpenak Neri(H)Ari izenpean egokitzea erabaki du, non proiektu anitzak eta disziplinartekoak batzen dituen, musika, zinea, antzerkia edo argazkigintza bezalako beste arteekin hartu-emanean.

Beste aldetik, Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru ahotsen eszenaratzea da. “Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakume istorio elkartzen diren amankomuneko espazioa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button