Nontzeberri

Makina bat antzerki proposamen “Bilboko Zirkuitua” programaren bidez

Bilboko Zirkuitua jaialdia urriaren 1ean hasi zen eta abenduaren 17ra arte luzatuko da. Bertan sortzaile berriek eta tokiko antzerki talde amateurrek eta erdi-profesionalek beren lanak publikoaren aurrean doan eszenaratu ahal izango dituzte hiriko hainbat auzotan.

Publiko guztiei zuzendutako proposamen eszenikoak ostegunero taularatuko dituzte, abendura arte, Altamira, Basurto, Begoña, Rekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan.

Ekimenean honako konpainia hauek hartuko dute parte: La Pacheca Collective (Billie 2.0), Hamaika Teatro (El triunfo), Totum (Ganas de todo), , Itxartu Antzerki Taldea (El zoo de las plumas), Los Dolores Antitheatre (Ella es calladita), Kamerino Teatro (Aquí no paga nadie), Edizio Mugatua (El nombre), Amets Bete (Las hermanas de Bufalo Bill), 7 Grados (La risa), Companyia Del Bac (Megalomanía) eta Luna Llena (En un canal de la Mancha…).

Aste honetan, urriaren 8an, Hamaika Teatro taldeak El Triunfo izeneko pieza egingo du. “Esti antzerkiko aktore esperimentatu bat da, une profesional txarrean dagoena. Espetxean bost emakumerentzako tailer bat emateko aukera urten zaio. Irakasleak talde errebelde bat aurkitzen du, funtsean ihes-balbula bat behar duena, itxialdiaren eta aukeren faltaren aurrean. Estik urrats handi bat ematea erabaki du eta presoekin Godoten esperoan antzerki-lana egitea planteatzen du. Antzezlan horrek bizitzaren zentzugabekeriaz barre egiten du, eta beste ikuspegi bat eman diezaieke. Biziko duten abentura bide imajinaezinetatik eramango ditu”.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version