Nontzeberri

Maiatzera bitarteko programazio oparoa, Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako programazioa ondu eta dagoeneko aurkeztu du. Ohi den moduan, arte eszenikoak, dantzak eta musika kontzertuak izango dira osagarriak.

Gaur berton, urtarrilak 17, hasiko da egitarau berria Angel Mirouren Camiselle ikuskizunarekin.  Urtarrilaren 24an, Tanttaka taldearen Utzi mezua seinalearen ondoren euskarazko lanaz gozatzeko aukera izango da. Horren ostean, euskarazko hainbat ekoizpen ikusteko abagunea ere izango da, tartean, Artedrama, Axut! eta Dejaburen Zaldi Urdina arrakasta handiko produkzioa, ATX Teatroaren Kasakarot, Marie De Jonghe taldearen Ikilimilikliklik, Safari La Baldufarena, Khea Ziaterren Oymyakon Habitación 101 lana, Borobil konpainiaren Roman y Julieta, Panadaria konpainiaren Elisa y Marcela, eta Pez Limboren El Patio de mi casa.

Dantzak ere presentzia izango du, eta horretarako martxoaren 28an, Elirale dantza konpainiak O! lana aurkeztuko du.

Musika Gertu programak hainbat kontzertu programatu ditu. Hurrengo kontzertua berezia izango da, ikuskizun parte-hartzailea izango baita, eta ikusleek Zornotzako jaietako abestia sortzeko laguntza emango dute, Xabier Zabala eta Andoni Egañaren eskutik, otsailaren 6an. Denboraldi honetako azken kontzertua Ash Grunwalden eskutik etorriko da, musika surfarekiko duen zaletasunarekin uztartzen duen musikari australiarra.

Exit mobile version