Sistema Eragilea egitasmoak Euskal Herriko arte diziplina ezberdinetako 26 artista elkartuko ditu asteburu honetan. Topaketa Hendaiako Borderline Fabrikan izango da, eta Euskal Herri osoko 26 artista bilduko dira bertan.
Egitasmoaren egitarauak liburuen aurkezpenak, salmenta eta trukea uztartuko ditu, eta esperimentaltasuna ardatz duten artista-liburu, autoedizio eta bestelako argitalpen-esperimentuetan murgiltzeko aukera egongo da.
Bihar, azaroak 28, Ainara LeGardonek Pausar Pulsa soinu esperientzia eskainiko du. Arratsaldean, aldiz, publikoak Déborah Bron eta Camille Sevezen Les mondailles performancean parte hartzeko aukera egongo da.
Igandean, Maite Vélazek Al aliento de una boca performancea aurkeztuko du bazkalostean, eta azkenik, topaketari amaiera borobila emateko, IbonRGk eta Garazi Navasek Iaquin vahu kontzertua eskainiko dute.
