Nontzeberri

Magritte surrealistaren “La Belle Société” ikusgai dago Bilbon

Bilboko Arte Eder Museoak René Magritte (Lessines, Hainaut, 1898 – Brusela, 1967) pintore surrealistaren La Belle Société obra ezaguna hartu du Obra Gonbidatua Programaren baitan. Margolana ikusgai dago irailaren 29ra bitartean eta Telefonica bildumakoa da. Bere estiloari segika, errealitatea eta fikzioa uztarturik agertzen dira koadroan.

René Magritte (Lessines, Hainaut, 1898 – Brusela, 1967) Parisera joan zen bizitzera 1927an, eta, bertan, André Bretónen lagun egin eta surrealisten taldeko kiderik nabarmenenetakoa izatera heldu zen. Beraren onposizioetan, eguneroko objektuak ezohiko testuinguruetan agertzen dira, kolore argiko eta atzealde zapaleko pintura finez eginda.

Bilbon ikusgai dagoen obrak bere gairik ezagunenetakoa  jasotzen du: onddo-kapela daraman eta aurpegirik ez duen gizona. Figura hori Artistaren alter ego gisa hartu izan da sarritan. Irudia bikoiztuta eta siluetaren formarekin agertzen da, eta, bertan, hurrenez hurren, hostotza trinkoa, alde batetik; eta zeru eta hodeidun pasaia, bestetik.

Errealitatearen eta fikzioaren arteko nahasketa bitxi honek irudi harrigarria sortzen du, Belgikako maisuaren estiloarekin gertatu ohi zen bezala.

Exit mobile version