Nontzeberri

Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio musikarien kontzertua Tolosan

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan arituko dira gaur, hilak 9, Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio Lur bere azken lan haizatzeko asmoz.

Hiru urte eman dituzte elkarrekin lanean, lan berria denboraz eta lasaitasunez sortzeko, eta urte horietan guztietan Gazako minaren oihartzuna entzun dute tai gabe. “Eta gure lurraz hitz egitean, saihestezina Palestinaz hitzegitea”.

Maddi Oihenarten diskorik berezienetakoa da, eta “kantu bakoitzak mundu sonoro propio bat osatzen du bere baitan. Sinplea bere oinarrian baina konplexua aldi berean, gizakiaren sakonera begiratzen duena”.
“Bere txikian, disko handi bat. Konposizio eta moldaketa harrigarriak baina pausatuak aldi berean, kantuaren alde beti, Juantxo Zeberiok sortuak”.

Diskoko 11 abestiak Itxaro Borda eta Leire Bilbao idazle ezagunek idatzitako testuekin osatzen dira, baita Maddi eta Juantxo beraiek ere idatzitakoekin. Zuberoako kantu herrikoiak, Maddik eta Juantxok sorturikoak, eta baita Mikel laboaren Lili bat kantuaren bertsio berezi bat ere jasoko ditu lan honek.

Musikaltasunaren osagarriak izan dira gitarra elektrikoa, harpa, bateria, elektronika ukitu finak eta beste ehun sonoro batzuk. Diskoan beste keinu batzuk ere topatuko ditu zaleak, kasu honetan, Olaia Inziarte, Miren Narbaiza eta Julen Achiary kolaboratzaileenak. Nahasketak berriz We Are Standard taldean ezagun egin zen Jon Agirrezabalagaren eskutik etorri dira.

Exit mobile version