Nontzeberri

Lover! power pop talde estatubatuarrak Bermeon eta Gasteizen joko du

Lover! ezizenaren atzean Rich Crook Memphiseko musikaria dago. Crookek garage-punk eszenako hainbat taldetan jo du arren, Lover! bere bakarkako egitasmoan doinu melodikoagoak jorratzen ditu; alegia, power pop estilotik gertu dauden melodia biziak.

Crook makina bat taldetan ibilitako musikariekin dator Euskal Herrira, besteak beste, Reatards, Lost Sounds, American Detha Ray, Baseball Furies edo Spits taldeetakoak. Lover! egitasmoak, halaber, hainbat disko plazaratu ditu, azkena No Dreams Please izeneko EPa, orain arte argitaratu duen diskorik pop zaleena omen da.

Lover!-en musika Undertones, Monkees eta Cheap Trick talde klasikoen batuketa dela esan omen dute. Gaur Bermeoko Capilla aretoan izango da, eta igandean Gasteizko Ibu Hots tabernan.

Nontzeberri

Exit mobile version