Nontzeberri

Los Wachisneis taldearen gaztetasunaren emaitza musikala

Los Wachisneis taldearen barruan Carlos Trujillo, Charley Rose, Luis Verde, Juanlu Puelles, Jorge Abadias, Aritz Luzuriaga eta Hasier Oleaga daude.
Los Wachisneis taldea oso gaztea da. Munduko leku desberdinetatik etorritako lagun batzuk sortu zuten 2009ko irailean, ideia eta soinu jakin batzuk partekatzen zituztela ohartuta.

Talde jendetsu honen musika lanetan korronte eta estilo askoren arrastoa antzeman daiteke: folklore latinoamerikarra, jazza, musika klasiko garaikidea, popa, rocka, etab.
Musika talde honen kideak ez daude bere musika deskribatzeko jarri diren etiketekin eta aurreiritziekin arduratuta. Beraien kezka nagusia musika jotzerakoan jartzen duten ilusioa eta gogoa besteekin elkarbanatzea da. Horretarako sortzen dituzte abestiak.

Donostia Kulturak bidalita

Exit mobile version