La Mapatxa Teatroak Loreen hizkuntza (El lenguaje de las flores) izeneko lana eskainiko du hilaren 27an Tolosan, euskaraz, eta 28an, gaztelaniaz, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Hainbat kontu azaleratzen dira pieza horretan: maitasuna pantailan zehar, ghostinga, bat-egiteak eta desadostasunak, koldarkeria, ilusioak eta itxaropenak.
Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu antzezlan honek, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik.
El lenguaje de las flores zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagundua, non ahozko tradizioko herri-kantak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea.
La Mapatxa Teatroak proiektu honen bidez bere ibilbidea abiatu du euskal antzerkigintzan.
