Nontzeberri

Loraldiaren 4. Sormen Digitaleko Beka

Femias Kolektiboaren Ahotsak AA(r)entzat proiektuak irabazi du Loraldiaren 4. Sormen Digitaleko Beka. Bekaren proiektu irabazlea, sorkuntza digitalaren eta hausnarketa sozialaren arteko bidegurutzean kokatzen den lan ausarta da.

Bekak euskarazko sorkuntza digital natiboaren aldeko apustua indartzen du, abangoardiako proposamenak garatzeko ezinbesteko baliabideak eskainiz, kasu honetan 10.000 euro.

Epaimahaiak bereziki baloratu du “proposamenaren izaera berritzailea, kritikoa eta parte-hartzailea, euskal kultura garaikidearen eta teknologiaren arteko elkarrizketan mugarri berri bat jartzen baitu”. Gainera, proiektuak ezin hobeto islatzen du bekaren espiritua: “diziplinak nahastea, ikuspegi berriak eskaintzea eta euskara abangoardiako kultur adierazpenen erdigunean kokatzea”.

Diogun moduan, Femias Kolektiboak 10.000 euroko saria jasoko du lana garatzeko, eta emaitza 2027ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da.

Ahotsak AA(r)entzat proiektu honek, instalazio interaktibo bat proposatzen du, adimen artifizial-makina bat protagonista izango duena hain zuzen ere. Instalaziora hurbiltzen diren pertsonek elkarrizketa bat izango dute adimen artifizial horrekin, galdera nagusi bati erantzunez: zer da euskal nortasuna/euskal kultura? Elkarrizketa hauen bidez, AAk egunero eguneratuko du euskal izaeraren inguruan duen ulermena, parte-hartzaileen ahotsetatik, esperientzietatik eta kontakizun pertsonaletatik ikasiz.(…) Instalazioak hausnarketarako gonbita egiten du, galdera ireki hauen bidez: Aak euskalki guztiak ulertzeko gai izango al da? Nola aldatuko ditu bere hasierako ideiak? Kontraesanarekin bizitzen ikasiko al du? Adimen artifizial batek kultura bizidun baten konplexutasuna ulertu edo bizi dezake?.”

Femias kolektiboa hiru emakumek osatzen dute, eta arteak, teknologiak eta feminismoek bat egiten duten ala ez aztertzen du.

Exit mobile version