Nontzeberri

Lokal hutsen errealitatearen inguruko hausnarketa sortzeko, “Kaleartean” Basaurin

Maiatzaren azkeneko asteburuan eta ekainaren lehenengoan, Basaurin artea kalera aterako da Kaleartean antzerki jaialdiari esker. Kaleartean ekimena “hausnarketa baten emaitza da: gure inguruan jarduerarik ez duten merkataritza-lokalekin zer egin hausnartzearen ondorioz sortutako ekimena da, hain zuzen ere”.

Boladan dago jarduerarik gabeko lokaletako barrualdeak, kanpoaldeak edota pertsianak erabiltzea artelanen erakusketa iragankorrak antolatzeko, eta ugariak izan dira horrelako ekimenak, nazioartean. Basaurik ere bere aportazioa egin nahi du aurtengo edizioarekin ere.

Aurten programatu diren esku-hartzeak honakoak dituzue: Colectivo Alopro (Amanda Proy Fernandez & Patricia Alonso Herrera), Anabela Romina Turlione, Sol Benavente Molina, Mabel Peña, Irene de Madrazo, Endika Basaguren Ansoleaga, Eriz Moreno Aranguren, Guido Di Marzio, Helena Gonzalez Saez, Hibernando, Mario Ortiz Paniego, Was Is Sam eta Susana Manzano Viñolo.

Honetaz gain, umeentzako tailerrak eta bisita gidatuak antolatu dira datozen egunotan. Programazio guztia: Kaleartean

Exit mobile version