Lizarrako Antzinako Musikaren 56. astea irailaren 6tik 13ra egingo da, eta Ibilaldiak lelopean, soinu ibilbide bat proposatuko du, non iragana eta oraina elkartuko diren harmoniaz betetako elkarrizketa bati ekiteko.
Urtero bezala, jaialdia Lizarrako eliza guztietako kanpaien errepikekin hasiko da. Inaugurazio egunean Ensemble La Danseryeren eskutik, XVI. mendeko soinuak eta dantzak uztartuko dira. Lehen egun horretan ere, Al Ayre taldeak San Migel elizan arituko da XVII. mendeko musikaren aberastasunaren erakustaldi batekin.
Hurrengo egunean, irailaren 7an, Ensemble La Dansery arituko da eta Isabel Villanuevak herriko elizan emango du kontzertua. Arratsaldean, Ensemble Phoenix Munichek soinu zaharrak eta garaikideak uztartuko ditu Lizarrako Santa Klara komentuan.
Lehen asteburuan tailerra egingo da antzinako musikaren inguruan. Belaunaldien arteko proposamen interaktiboa izango da, eta publikoa bera San Migelgo agertokira igo ahal izango da, tailerrari amaiera emateko, irailaren 8an.
Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak bultzatutako ekimenak Lizarrako Udalaren laguntza du, eta Carlos III.a Noblearen heriotzaren seigarren mendeurrena ere ospatuko du aurten.
Egun guztietako kontzertuak zeintzuk diren ikusteko egin klik hemen.
