Euskal letren plazaz gozatzeko aukera izango duzue asteburu honetan, Zarautzen burutuko den Literaturia ekimen literarioari esker.
Aurtengo ediziorako ere ekitaldi ugari antolatu dira gune desberdinetan. Lege Zaharren Enparantzan kokatuko da berriro ere Literaturiako liburu azoka, eta aurreko edizioan bezala, aurten ere larunbata izango da azoka eguna.
Bertan, betiko legez, argitaletxeek beraien postuetan euskal literaturako liburuak erakutsiko dituzte eta liburu aurkezpenak azokako karpan bertan egingo dira.
Ekimen paralelo dezente antolatu dira aurten ere, eta hainbat tailer eta ekitaldi izango dira asteburuan zehar.
Hemen duzue egitarau osoa.
