Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko bigarren hezkuntzan, Aita Santi Onaindia 2019ko beka jaso zuen ikerlanak argia ikusi du. Egilea Xabier Hernandez Llona da
Santiago Onaindia beka Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx erakunde autonomoaren bidez urte birik behin ematen duen beka bat da. Beka honek Labayru Institutuaren laguntza jasotzen du. Bekaren helburua euskal literaturaren alorrean ikerketa sustatzea da, eta bidez batez, Santiago Onaindia euskal idazleari omenaldi bat egitea. Beka 12.000 eurokoa da.
Xabier Hernandez Llonak aurkeztutako proiektu honen bokazioa literaturaren didaktikan diharduten eragile desberdinen artean adostutako bidea zedarritzea litzateke, etorkizunean literaturak gaztearen garapen emozional-afektibo zein kognitiboan modu positiboan eragiteko.
Lanaren helburu nagusiak, batetik, literaturaren irakaskuntzaren gaineko egoeraren diagnostiko orokorra baina oinarritua egitea da; eta, bestetik, literaturaren irakaskuntzatik heziketa literariorako oinarriak finkatzeko xedez, ikastetxeetan edota hezkuntza komunitateetan aldaketa hori gauzatzen lagunduko duten baldintzatzaile nahiz aldagaiak identifikatzea, hortik proposamen pedagogiko-didaktikoa eraikitzeko eta proposatzeko.
