Bidean da Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa. Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, aurtengo deialdian hiru liburu hautatu dira: Maria Mercè Marçal, La passió segons Renée Vivien; Irmgard Keun, Nach Mittternacht; eta Hanan al-Xaikh, Misk al-ghazal
Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile. Nolanahi ere, aurreko urteko lehiaketan itzulpenen bat esleitu zaien itzultzaileek ez dute parte hartzerik izango.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 14an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
Oinarriak, laginak eta informazio guztia hemen.
