Nontzeberri

Literatura-obrak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko laginak proposatzeko deialdia egin du.

Deialdi honen xedea da “jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko proposatzea, obra horiek nazioartean sustatzeko” Aipatutako laginak ingelesera edo frantsesera itzuli beharko dira eta ez dira izango liburuaren %15 baino luzeagoak.

Idazleek, argitaletxeek edo agenteek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, eta Etxepare Euskal Institutuak gehienez ere 8.000 euro bideratuko ditu proposatutako laginak itzultzera.

Deialdiaren nondik norakoak, hemen dituzue.

Exit mobile version