Nontzeberri

Literatura eta zinea solasaldiak

Aiete Kultur Etxean literatura eta zinea solasaldiak antolatzen dira, Lola Arrieta eta Fernando Mikelajauregiren gidaritzapean. Ohi den bezala, liburu interesgarri batekin batera film are interesgarriago bat ikusten da tratatzen ari den gaiaren inguruan.

Urriaren 5ean, Boris Pasternaken El doctor Zhivago liburuaren solasaldia egingo da eta hurrengo egunean, 6an, Sergei M. Eisenstein pelikula ikusiko da.

Azaroaren 9an, Franz Kafkaren El proceso liburua aztertuko dute, eta abenduaren 14an berriz, Primo Leviren Si esto es un hombre lana. Bi solasaldi hauen ondorengo egunetan ikusiko diren pelikulak zehaztu gabe daude, baina laister jakinaraziko dira.
Solasaldi guztiak 19:00tan izango dira.

Taldeak ohartxo par bat luzatzen du beti: saioak edonorentzat irekiak izango dira, baina baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu guztiak eskuragarri daude Donostia Kulturako liburutegietan.

Beste aldetik, Antiguako Lugaritz Kultur Etxean, eta Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldiak antolatzen dira hilabetean behin, arratsaldeko 17:00etan. Datorren urriaren 9an, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburua izango da protagonista;  azaroaren 6an, Arantxa Iturberen Koadernoa zuri; eta abenduaren 4ean, Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa.

Exit mobile version